Zer da Google Apps for Education?
Google Apps Googlen zerbitzu bat da eta, modu pertsonalizatu batean, zenbait produktu (Gmail, Google Groups, Google Calendar, Google Talk, Google Docs, Google+ y Google Sites) bateratuta eskaintzen ditu erakunde batentzat. Horretarako Internet domeinu bat eduki behar da (gure kasuan koldomitxelena.net).
Google Apps for Education hezkuntzara zuzendua dago eta aplikazio hauek guztiak doainik ematen ditu. Komunikazio eta lankidetza lanabes hauek eskola komunitatean (ikasle, irakasle, ez-irakasle eta guraso) ingurune digital bat edukitzeko aukera ematen dute; alde batetik, talde lana errazteko, garatzeko eta bultzatzeko, eta, beste alde batetik, informazioa naiz dokumentazioa zabaltzeko. Modu horretan ikastetxe bat eraginkorragoa bihur daiteke.
Google Appsek, modu bateratu batean, ikastetxeari posta elektronikoa, eguteagia, fitxategi biltegia, dokumentuak on line eta web guneak, eta guztia partekatzeko aukerarekin, eskaintzen dizkio. Eskola komunitatearen komunikaziorako lanabes garrantzitsua beraz.
Informazio gehiago: http://google-apps-hezkuntzan.koldomitxelena.net
Koldo Mitxelena Institutuan 2012-2013 ikasturtean jarri genuen abian Google Apps for Education hezkuntza lanabesa.
Institutuko ikasle, irakasle eta familia bakoitzak bere Google kontu pertsonazlizatua dauka, koldomitxelena.net domeinuarekin.
Lanabes ezberdinak erabiltzen ikasteko gidak: