KOLDO MITXELENA IKASTETXEAREN ILDO ETA PRINTZIPIO NAGUSIAK
1 .- Gure ikastetxean denen pentsakerak eta izakerak errespetatzen dira. Guzti hau aurrera eramateko denon ardura eta konpromezua ezinbestekoak dira.
2 .- Gure ikastetxearen jarduerak Euskal Herriko errealitate, kultura, ohitura eta tradizioetan jartzen du arreta. Aldi berean gure ikastetxeak herri eta gizakien arteko elkartasunerako heziko ditu ikasleak, eta beste kultura batzuk ezagutzeko jarrera irekia hartzen erakutsiko die.
3 .- Gure ikastetxeak heziketa integralaren aldeko apustua egin du, hartara ikasleak bere buruaren jabe, libre, arduratsua eta kritikoa izatea lor dezan, bere nortasuna garatzeko beharreko ezagutza, trebetasun, balore eskala eta jarrerak bereganatzen lagunduz
4 .- Gure ikastetxeak gizartean gertatzen diren bidegabekerietaz ohartu eta euren aurrean kontzientzia zuzena bultzatuko du.
5 .- Gure ikastetxeak hezkuntza eginkizunean eskuzabaltasunez parte hartzea bultzatuko du, lanerako ohitura, jakinmina eta ardura landuz.
6 .- Gure ikastetxeak besteak beste honako balore hauek garatu eta erdiestea bultzatuko du: zintzotasuna, egiazaletasuna, sentikortasuna, elkartasuna, adiskidetasuna eta tolerantzia.
7 .- Gure ikastetxean ikaslea bera izango da bere hazkuntza pertsonalaren protagonista nagusia; ildo horretan eskuhartze aktiboa izango du ikastetxearen jardueretan.
8 .- Gure ikastetxeak nortasuna eratzen lagunduko dio ikasleari eta gurasoen heziketaren osagarri izango da; ondorioz, guraso eta irakasleen arteko elkarlana bultzatzen saiatuko gara.
9 .- Gure ikastetxeak metodologia ireki eta malgua bultzatuko du, ikasleen aniztasunari erantzunez eta hori lortzeko beharrezkoa den lan giro egokia, elkarlana eta motibazioa ahalbidetuz.
10 .- Gure ikastetxeak ikasleak komunikabide berrien teknologiaren erabileran trebatzen ahaleginduko da.
11 .- Gure ikastetxean euskara da komunikazio hizkuntza eta ikasleen bigarren hizkuntza izanik, ikaste prozesu egoki eta osoa bermatzearren euskararen ezagutza bultzatuko da. Eskola jardueretan, halaber, hizkuntzaren normalkuntza helburutzat hartuz, euskararekiko motibazioa eta erabilera sustatuko dira.
12 .- Gure ikastetxeak ebaluazioa Eskola Elkartearen errendimendua egiaztatzen duen prozesu iraunkorra dela ulertzen du, eta berau suspergarri eta gure heziketa lana hobetzeko etengabeko orientabide bihurtuko da.
13.- Gure ikastxeak berarekin zerikusia duten sail guztien partehartzearen alde egingo du, bakoitzaren ahalmen eta eskumenen neurrian.