Historia
Esan egiten zuten batzuen batzuek hain aspaldi ez dela: alegia, etxetik gaztelania soilik ikasitako haurrak ezin zitezkeela D ereduan eskolatu, bestela porrot egingo zutela, trauma eta guzti. Erabat nahastuko zituztela ume gizarajoak. Zentzugabekotzat jo zituzten guraso haiek ez ziren, ordea, erraz etsitzen duten horietakoak, ez horratik! Euren seme-alabak euskaraz heztea lortu zuten eta bidea urratu. Bejondeiela!
Eskola publikoan irakas-maila ertainean ikasketak euskaraz burutu ahal izatearen alde hainbat euskaltzalek egin zuten aldarrikapenaren ondorioz, 1.988/89 ikasturtean Koldo Mitxelena institutua abian jarri zen. Harrez gero, neska-mutil ugari pasa dira bertoko ikasgeletatik, familia erdaldunetakoak gehien-gehienak, eta euskaraz egin dituzte ezin kontci abola azterketa , txosten edo idazlan; txuletak ere ez gutxi, seguru. Euskaraz entzun dituzte irakasleen azalpenak, errietak, eta animo-hitzak. Euskararekin ikasten dute Koldo Mitxelenan.
Ahotik ahora! Begira-begira egon ziren batzuen batzuk KM-ko lehen promozioko neska-mutil haiek UBI gaindituta Hauta-probako etsamina egin behar izan zuten hartan. lzugarritako porrot akademikoaren frogak begi-bistan agertuko zirelakoan, inondik ere. Baina , emaitzek uxatu egin zituzten zalantzak. &percent;100-ak pasa zuen proba, eta notak inongo ikastetxeren inbidiatan ez egoteko modukoak . Zorionak! Geroztik emaitza onei eutsi diegu, izan ere zerbaiterako balio beher dute egunean-egunean egiten ditugun ahaleginek.